Ekainaren 17an, larunbata, Anaitasuna Halterofilia Klubaren instalazioetan, Nafarroako XXXVI. Kirol Jokoen (gizonezkoak eta emakumezkoak) hirugarren jardunaldia egin zen, eta Nafarroako lau halterofilia-klubek hartu zuten parte: C. H. Anaitasuna, C. H. Runa, C.H. Fitbox Team eta C. H. Gazte Berriak.
Teknikako modalitatean hauek izan dira finalistak: Oihan Rodríguez (Fitbox Team) eta Iker Urmeneta (Gazte Berriak) Urrezko Domina lortu zutenak; Daniella Corona (Anaitasuna) eta Oier Lamarca (Gazte Berriak), Zilarrezko Domina; eta Josu Martín (Gazte Berriak), Brontzezko Domina.
Emakumezkoen pisu-altxaketa lehiaketan, sinclair sailkapen-irizpidearen arabera, hauek izan dira marka onenak izan dituzten finalistak:
15 Urtez Azpikoak
- Rosa Escoto (Anaitasuna, 59k-ko kategoria): Urrezko Domina eta errekor nafarrak 15 UAko arrankadan (41k) eta Guztirako Olinpikoa (92k).
- Alba Martínez (Anaitasuna, 55k-ko kategoria), Zilarrezko Domina.
18 Urtez Azpikoak
- Noelia López (Runa, 55k-ko kategoria), Urrezko Domina eta 17 urtez azpikoen eta juniorren errekor nafarrak arrankadan (60 k).
- Maider Landa (Anaitasuna, 49k-ko kategoria), Zilarrezko Domina.
- Aroa García (Anaitasuna, 64k-ko kategoria), Brontzezko Domina.
Gizonezkoen pisu-altxaketaren lehiaketako protagonistak hauek izan dira:
15 Urtez Azpikoak
- Daniel Martinicorena (Anaitasuna, 61k-ko kategoria), Urrezko Domina eta errekor nafarrak 15 UAko arrankadan (71k).
- Daniel Villanueva (Anaitasuna, 81k-ko kategoria), Zilarrezko Domina eta errekor nafarrak 15 urtez azpiko arrankadan (67k) eta guztirako olinpikoan (147 k)
- Fermín Fernández (Anaitasuna, 81k-ko kategoria), Brontzezko Domina.
18 Urtez Azpikoak
- Jaime Orrillo (Gazte Berriak, 96k-ko kategoria), Urrezko Domina.