Maiatzaren 27an, larunbata, Salamancan, 15 urtez azpikoen Txapelketa egin zen, gizonezkoena eta emakumezkoena. Espainia osoko 74 jasotzaile emakume eta 41 jasotzaile gizon izan dira, eta horien artean bi neska eta hiru mutil nafar egon dira, guztiak ere Iruñeko Anaitasuna Halterofilia Klubekoak.
Daniel Martinicorena atleta nafarra Espainiako txapeldun izan da bere kategorian (55 kg. P.C. ), urrezko hiru domina lortuz, Abiadan (66 kg), Bi Alditan (81 kg) eta Total Olinpikoan (147 kg).
73 kg-ko sailkapeneko hirugarren postua Daniel Villanueva jasotzailearentzat izan da. Hiru modalitateetan brontzezko dominak lortu ditu: abiadan (64 kg), bi alditan (79 kg) eta total olinpikoan (143 kg). Horrez gain, bere 15 urtetz azpikoen Nafarroako errekorrak ere gainditu ditu modalitate horietan.
Zorionak guztioi!
Argazkiak: RFEH