HALTEROFILIA Hace 2 años

2023ko Espainiako Unibertsitate Txapelketa

2023ko Espainiako Unibertsitate Txapelketa

Apirilaren 22an, larunbata, Espainiako Unibertsitate Txapelketa egin zen Salamancan. Bertan, 53 jasotzaile emakumezko eta 40 jasotzaile. Horien artean hiru neska eta bi mutil nafar egon ziren.

Anaitasuna Halterofilia Klubeko Carlos Chacón (Isabel I Unibertsitatea) Espainiako txapelduna izan zen bere kategorian (73 kg), urrezko domina lortz hiru modalitateetan: Abiadan, Bi Alditan eta Total Olinpikoan.

Anaitasuna Klubeko Raúl Muñoz de Escalona jasotzailea (UPNA) oso ondo kokatuta geratu zen sailkapenean, eta 4. postua lortu zuen bere kategorian (96 kg), hiru modalitateetan.

Anaitasunako kirolaria Laura Chafer (UPNA) (Kat. 64) Espainiako txapelduna izan zen Abiadan eta Total Olinpikoan, eta txapeldunordea bi alditan; horrez gain, Nafarroako Errekor Absolutua hautsi zuen Abiadan (85 kg) eta Europako 23 urtetik azpikoen txapelketarako gutxieneko marka lortu zuen.

Noelia Lópezek eta Naroa Arrasatek, Halterofilia Runa klubeko beste bi jasotzaile nafarrek, lehiaketatik kanpo jokatu zuten, 17 urtezazpikoen eta junior kategoriako Europako txapelketetarako gutxieneko marka lortzeko. Biek lortu zuten eta horrez gain, Naroa Arrasatek  Nafarroako Junior Errekor lortu zituen,Abiadan (82 kg), Bi Alditan (100 kg) eta Total Olinpikoan (182 kg). 

Zorionak guztioi!

📸 Más imágenes