Martxoaren 11n, larunbatean, bi lehiaketa egin ziren Club de Halterofilia Runa elkartearen instalazioetan: Nafarroako Banakako Gazte, Junior eta Senior Txapelketa, , mutilak eta neskak, eta Nafarroako III. Master Txapelketa.
Nafarroako banakako txapelketa
Nafarroako Banakako Txapelketan, gaur egungo Nafarroako 8 halterofilia-klubek hartu zuten parte. Anaitasuna Klubeko bi lehiakidek lortu zituzten Nafarroako Errekor berriak.
Emakumezkoen sailkapenean honako finalistak izan ziren:
- Aroa García (Kat. 64), C. H. Anaitasuna, Urrezko domina Gazte Marka hoberenari eta 1 Urtez azpikoen Nafarroako Errekorra Abiadan (52 kg).
- Paula Crespo (Kat. 64), C. H. Runa, Urrezko domina Junior Marka hoberenari.
- Laura Chafer (Kat. 71), C. H. Anaitasuna, Urrezko domina Senior Marka hoberenari. Gainera Nafarroako Errekor Absolutu guztiak lortu zituen Abiadan (86 kg) Bi alditan (99 kg) eta Total Olinpikoan (185 kg).
- Ainhoa Aranguren (Kat. 81), C. H. Queiron, Zilarrezko domina Senior Marka hoberenari.
- Mª Isabel Lara (Kat. 81), C. H. Fitbox Team, Brontzezko domina Senior Marka hoberenari.
Gizonezkoen lehiaketa emaitza hauekin amaitu zen:
- Javier Serna (Kat 73), C. H. Anaitasuna, Urrezko domina Gazte Marka hoberenari.
- Ibai Muniáin (Kat. 49), C. H. Anaitasuna, Zilarrezko domina Gazte Marka hoberenari.
- Iker Urmeneta (Kat. 81), C. H. Gazte Berriak, Brontzezko domina Gazte Marka hoberenari.
- Iker Pla (Kat. 67), C. H. Cintruénigo, Urrezko domina Junior Marka hoberenari eta Espainiako Junior 2023 txapelketarako sailkatu da.
- Aimar Orayen (Kat. 73), C. H. León, Zilarrezko domina Junior Marka hoberenari eta 2023 Junior Txapelketa Nazionalerako Minimoa lortu du.
- Alejandro Serrano (Kat. 81), C. H. Gazte Berriak, Urrezko domina Senior Marka hoberenari.
- Erick Chasco (Kat. 89), C. H. León, Zilarrezko domina Senior Marka hoberenari.
- Sergio Ambrosio (Kat 102), C. H. Fitbox Team, Brontzezko domina Senior Marka hoberenari.
III. Nafarroako Master Txapelketa
Egun eta leku berean egin zen Nafarroako III. Master Txapelketa, Nafarroako 5 halterofilia-klubetako (C. H. Anaitasuna, C. H. Queiron, C. H. Runa, C. H. Phoenix eta C. H. Fitbox Team) emakume eta gizonezko kirolariek parte hartuta.
Emakumezkoen lehiaketa sailkapen honekin amaitu zen:
Kat. W40/59: Beatriz Villanueva, C. H. Runa, Urrezko domina Emakumezkoen Marka hoberenari.
Kat. W35/64: Leire Aldaya, C. H. Queiron, Zilarrezko domina Emakumezkoen Marka hoberenari.
Eta gizonezkoen lehiaketa sailkapen honekin amaitu zen:
Kat. M55/73: Alfonso Salvador, C. H. Runa, Urrezko domina Gizonezkoen Marka hoberenari.
Kat. M45/81: Iñaki, C. H. Anaitasuna, Zilarrezko domina Gizonezkoen Marka hoberenari.
Kat. M45/67: Mikel Muniáin, C. H. Anaitasuna, Brontzezko domina Gizonezkoen Marka hoberenari.
Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!