HALTEROFILIA Hace 3 años

Nafarroako Kluben Ligako 2023. I jardunaldia

Nafarroako Kluben Ligako 2023. I jardunaldia

Martxoaren 4an, larunbata, Club de Halterofilia Runaren instalazioetan, 2023 Nafarroako Kluben Ligako I. Jardunaldia egin zen. Bertan, 60 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten  Nafarroako zazpi halterofilia-klubetakoak.

Emakumezkoen txapelketan, talde finalistak hauek izan ziren: Runa A lehen postuan, Anaitasuna A bigarrenean eta León A hirugarrenean. Fitbox A eta Queiron A taldeak laugarren eta bosgarren geratu ziren, hurrenez hurren.

Gizonezkoen txapelketan, Anaitasuna A taldea izan zen irabazlea, eta Runa A eta Runa B taldeak bigarren eta hirugarren postuetan amaitu zuten, hurrenez hurren. Gizonezkoen sailkapenaren gainerakoa honela gelditu zen: León A (4.a), Anaitasuna B (5.a), Queiron A (6.a), Phoenix A (7.a), Gazte Berriak (8.a) eta Fitbox Team (9.a).

Txapelketa honetan Nafarroako errekor berriak ezarri ziren:

Emakumezkoen errekorrak

- Noelia López (Kat. 49),Club de Halterofilia Runa, Nafarroako 17 urtez azpiko, Junior eta Absolutuko errekord guztiak gainditu zituen abiadan (59 kg), bi alditan (72 kg) eta Total olinpikoan (131 kg). 

- Naroa Arrasate (Kat. 64), Club de Halterofilia Runa, Nafarroako Junior errekorra lortu zuen bi alditan (95 kg) eta Total Olinpikoan (167 kg). 

- Laura Chafer (Kat. 64), Club de Halterofilia Anaitasuna, Nafarroako Errekor Absolutua gainditu zuen abiadan (82 kg). 

- Marta Luna (Kat. 71), Club de Halterofilia Runa, Nafarroako errekor Absolutuak gainditu zituen Abiadan (70 kg), Bi alditan (94 kg) eta Total Olinpikoan (164 kg). 

Gizonezkoen errekorrak

- Javier Serna (Kat. 81), Club de Halterofilia Anaitasuna, 17 urtez azpiko nafarroako errekorrak lortu zituen Abiadan (67 kg), Bi alditan (85 kg) eta Total Olinpikoan (152 kg). 

Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

📸 Más imágenes