HALTEROFILIA Hace 3 años

Nafarroako "Kadeteen eta Promesen" txapelketa, Cintruenigon

Nafarroako "Kadeteen eta Promesen" txapelketa, Cintruenigon

Otsailaren 18an, larunbatean, Cintruenigoko Halterofilia Klubaren instalazioetan, gizonezkoen eta emakumezkoen Nafarroako "Kadeteen eta Promesen" banakako txapelketa egin zen, Nafarroako lau klubetako kirolarien partaidetzarekin: C.H. Cintruénigo, C.H. Anaitasuna, C.H. Gazte Berriak eta C.H. Runa. 

**  "Kadeteak" Emakumezkoak fasean emaitza hauek lortu ziren:

1. postua: Noelia López, Club Runa (Kat. 49 kg), hainbat errekor nafar hautsi zituen, batzuk bereak, 17 urtez azpikoak eta Junior Abiadakoa (58 kg) eta 17 urtez azpikoak, junior eta absolutua bi alditan (68 kg) eta Total Olilnpikoan (126 kg).

2. postua: Maider Landa, Club Anaitasuna (Kat. 49 kg).

3. postua: Aroa García, Club Anaitasuna (Kat. 64 kg), Nafarroako errekorra 17 urtez azpikoak bi alditan (66 kg) eta Total Olinpikoan (117kg).

4., 5., 6. eta 7. postuak, hurrenez hurren, Marta Azagrak (Club Cintruénigo), Alba Martínezek, Iratxe Martinellik eta Rosa M. Escotok (Anaitasuna Klubeko hiru hauek) bete zituzten.

** Emakumeen "Promesa" faseko protagonista izan zen:

1. postua: Carolina Rebollo, Club Cintruénigo (Kat. 59 kg).

** Gizonezkoen "Kadeteak" faseko emaitzak hauek izan ziren:

1. postua: Daniel Martinicorena, Club Anaitasuna (Kat. 55 kg), bere errekorra garaitu zuen 15 urtez azpiko abiadan (66 kg).

2. postua: Javier Serna, Club Anaitasuna (Kat. 73 kg).

3. postua: Ibai Muniáin, Club Anaitasuna (Kat. 49 kg).

4., 5. eta 6. postuak Club Anaitasunako Fermín P. Fernándezek, Enrique Coronak eta Izel Valentziak bete zituzten, hurrenez hurren. Azken horrek, 89 kg-ko kategoriakoa, 15 urtez azpikoen errekor nafarrak gainditu zituen Abiadan (50 kg), Bi Alditan (61 kg) eta Total Olinpikoan (111 kg).

7. postua Iker Urmeneta Gazte Berriak Klubeko jasotzaile gazteari egokitu zitzaion.

** Gizonezkoen "Promesak" faseko sailkapena

1. postua: Julen Delgado, Club Anaitasuna (Kat. 81 kg).

2. postua: Iker Pla, Club Cintruénigo (Kat. 67 kg).

3. postua: Óscar Azagra, Club Cintruénigo (Kat. 73 kg).

4. postua: Juan Aragón, Club Cintruénigo (Kat. 73 kg).

¡Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

📸 Más imágenes