HALTEROFILIA Hace 3 años

Anaitasunako bi talde, 16 urtez azpikoen Kluben arteko Federazio Kopan

Anaitasunako bi talde, 16 urtez azpikoen Kluben arteko Federazio Kopan

Joan den larunbatean, otsailaren 11n, Alzirako Kirol Jauregian (Valentzia) 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen (gizonezkoak eta emakumezkoak) Federazio Kopa egin zen, 15 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen arteko Liga Nazionaleko finala zela eta. Bertan, 54 jasotzailek emakumezko eta 48 jasotzailek gizonezko hartu zuten parte. Anaitasuna nafar halterofilia klubeko bi 16 urtez azpikoen taldek (bat gizonezkoena eta bestea emakumezkoena) parte hartu zuten eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Gizonezkoen taldeak 3. postua lortu zuen podiumean, eta honako jasotzaile hauek osatu zuten:

Ibai Muniáin (49 Kat.), 3. postua eliteko sailkapenean (gorputz-pisuaren kategoriaren arabera).

Aitor García (49 Kat. ) 2. postua eliteko saikapenean.

Daniel Martinicorena (55 Kat.), 1.postua eliteko saikapenean, Lehiaketako 3. markarik onena (Sinclair sailkapenaren arabera) eta 15 urtez azpikoen Nafarroako Errekorra Abiadan, 65 kg jasota.

Enrique Corona (61 Kat.), 2. postua eliteko saikapenean.

Daniel Villanueva (55 Kat.), 3. postua eliteko saikapenean, eta 15 urtez azpikoen eta 17 urtez azpikoen Nafarroako Errekorra Total Olinpikoan, altxatutako 132 kg batzean.

4. postuan amaitu zen emakumezkoen taldea  eta honako jasotzaile hauek osatu zuten:

Maider Landa (49 Kat.), 2. postua eliteko saikapenean eta lehiaketako 4. markarik onena, Sinclair sailkapenaren arabera.

Alba Martínez (55 Kat.), 3. postua eliteko saikapenean.

Iratxe Martinelli (55 Kat.), 5. postua eliteko saikapenean.

Rosa Mª Escoto ( 59 Kat.), 6. postua eliteko saikapenean.

Andrea Tajadura ( 71 Kat.), 4. postua eliteko saikapenean.

Zorionak guztioi!

📸 Más imágenes