Datorren asteburuan, otsailaren 11n eta 12an, 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen Federazioen Kopa eta Teknika Jardunaldi Nazionala egingo dira Alziran.
Federazioen Kopan, Anaitasuna nafar halterofilia klubeko 16 urtezz azpiko (emakumezkoak eta gizonezkoak) kategoriako bi taldek hartuko dute parte; Teknika Txapelketa Nazionalean, Anaitasuna, Gazte Berriak eta Fitbox Team nafar halterofilia klubetako zenbait taldekide ikusi ahal izango ditugu.
Zorte on guztioi!
Argazkia: EHEF