2022ko abenduaren 17an, larunbatean, 17 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa egin zen Arukasen (Kanaria Handia). 178 atleta espainiarrek hartu zuten parte, eta 95 neskak eta 83 mutilek.
Halterofiliako Nafarroako Selekziotik bost lagun joan ziren, lau Anaitasuna Klubekoak eta bat Runa klubekoa.
Anaitasuna klubeko Julen Delgado atleta nafarra Espainiako 17 urtez azpikoen txapeldun izan zen 73 kg-ko kategorian, urrea lortu zuen Abiadan (96 kg) eta Total Olinpikoan (219 kg); Bi denboratan (123 kg) zilarrezko domina irabazi zuen, eta hala, Espainiako 17 urtez azpikoen txapeldunordea izan zen modalitate horretan.
Aipagarria da, halaber, Daniel Martinicorena (C. H. Anaitasuna, 55 kg kat.) eta Noelia López (C. H. Runa, 49 kg) atleta gazteen laugarren postuak.
Zorionak guztiei!