Informazio orokorra:
1) IKASTARO MOTAK
HASTAPENEKOA: 6 ordu: 3 orduko prestakuntza teorikoa CEIMD-KAIMZ-ko Gela Birtualaren bidez eta 3 ordu presentzialak (azterketa teorikoa eta prestakuntza praktikoa) CEIMD-KAIMZ-en. Tituluak 2 urteko indarraldia du. Zati teorikoa banaka egiten da, praktika baino astebete lehenago.
2) BIRZIKLATZEKOA: 2 orduko prestakuntza praktiko presentziala. Hasierako ikastaro batekin batera egiten bada, zati praktikoak 3 ordu iraunen du. ADI! Bi urte lehenago Hasierakoa egin duenak bakarrik eskuratu ahal izango du birziklatzekoa.
TOKIA ETA ORDUTEGIAK:
-Ordutegi presentziala:
*HASTAPENEKOA: arratsaldeko txanda: 16:30-19:30 / goizeko txanda: 09:30-12:30.
*BIRZIKLATZEKOA: arratsaldeko txanda: 16:30-18:30 / goizeko txanda: 09:30-11:30.
- Lekua: CEIMD-KAIMZ. Julián Gayarre kalea, 15. Iruña.
- Prezioa: doakoa.
- Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
- Edukiera: 24 pertsona.
- Informazio gehiagorako: formacionceimd@navarra.es – Tfnoa. 848431593/85
FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN: INSCRIPCIÓN PRIMEROS AUXILIOS - IZEN EMATE INPRIMAKIA
INFORMACIÓN DE LOS CURSOS: TODA LA INFORMACIÓN CURSO PRIMEROS AUXILIOS - LEHEN SORESPEN IKASTAROAREN INORMAZIOA
Izen-ematea formularioaren bidez egitean, garrantzitsua da posta elektronikoa ondo idaztea; izan ere, berrespen-jakinarazpen guztiak, on line prestakuntzarako lotura eta ziurtagiria bertan jasoko dira. Formularioa bukatutakoan, mezu elektroniko bat jasoko dute beren erantzunekin. Hori izanen da inskripzioaren gordekina. Iristen ez bazaizu, komeni da spam edo zabor-postako karpeta berrikustea, askotan gure mezuak zuzenean sartzen baitira hor.
Garrantzitsua! Zerrenda inskripzio ordenaren arabera osatuko da. Joaterik ez badago, gutxienez hiru egun lehenago jakinarazi beharko da, itxaron zerrendako pertsona batek bere lanpostua bete ahal izateko. NORBAITEK JAKINARAZTEN EZ BADU, EZIN IZANGO DU EGIN CEIMD-REN BIDEZ EMATEN DEN PRESTAKUNTZARIK URTEBETEAN.