2022ko ESKOLA-ADINEKO ESPAINIAKO TXAPELKETA
2022ko MARTXOAREN 19an, larunbatean, Vallecasko (Madril) “Cerro Almodóvar” Udal Pabiloian, Espainiako Halterofilia Txapelketa egin zen. Bertan, Espainia osoko 124 kirolarik parte hartu zuten, eta haietako 8 parte-hartzaile nafar izan dira (5 mutil eta 3 neska); Club de Halterofilia Anaitasuna taldeko 7 eta Club de Halterofilia Fitbox Team taldeko 1. Club de Halterofilia Anaitasuna taldeko Ibai Muniainek Nafarroako halterofiliarako urteko lehen domina lortu du.
Hona hemen Nafarroako parte-hartzaile guztien emaitzak, jaiotza-urte bakoitzeko adin-kategoriaren arabera:
Oihan Rodríguez, C. H. Fitbox Team (2011 - Kimu kat. ), 8. postua.
Daniella Corona, C. H. Anaitasuna (2011 - Kimu kat.), 9. postua.
Aitor García, C. H. Anaitasuna (2010 - Kimu kat. ), 10. postua.
Aisha Fouzi, C. H. Anaitasuna (2010 - Kimu kat. ), 12. postua.
Ibai Muniáin , C. H. Anaitasuna (2009 - Haur kat.), 4. postua, Brontzezko domina
Izel Valencia, C. H. Anaitasuna (2009 - Haur kat.), 9. postua.
Enrique Corona, C. H. Anaitasuna (2009 - Haur kat.), 11. postua.
Alba Martínez C. H. Anaitasuna (2009 - Haur kat.), 19. postua.
Nafarroako Halterofilia Federaziotik Zorionak!