Larunbatean, 2021eko azaroaren 20an, Gizonezkoen eta emakumezkoen 15 urtetik azpikoen Espainiako Txapelketa egin da Culleran (Valentziako Erkidegoa). Bertan, 103 kirolarik, 51 mutilek eta 52 neskek hartu dute parte. Horien artean, hiru kirolari nafar, bi Anaitasuna taldekoak eta berte bat Runa taldekoa.
Noelia López Espainiako txapeldunorde izan da, eta zilarrezko hiru domina lortu ditu bere kategorian (49), Abiadan, Bi denboratan eta Total Olinpikoan; horrez gain, bere Errekor Nafarrak (15 urtez azpikoak), 17 urtez azpikoak eta Juniorrak (47 kg) eta Total Olinpikoa (105 kg) hautsi ditu.
Zorionak!