HALTEROFILIA Hace 5 años

2021ko Nafarroako Kluben Ligako I. jardunaldia

2021ko Nafarroako Kluben Ligako I. jardunaldia

Martxoaren 6an eta 7an, C. H. Runako instalazioetan, Nafarroako Halterofilia Kluben Ligako I. Jardunaldia egin zen. Hirurogeita hamabi kirolarik hartu zuten parte, sei emakume-taldetan banatuta, eta zortzi gizonezkok, Nafarroako bost halterofilia-klubetakoak.

Emakumezkoen txapelketan, talde finalistak hauek izan ziren: León A, lehen postuan; Anaitasuna A, bigarrenean; eta Runa A, hirugarrenean. León B, Queiron A eta Fitbox Team A taldeak 4., 5. eta 6. postuetan gelditu ziren, hurrenez hurren.

Gizonezkoen txapelketan, Anaitasuna A izan zen irabazlea, León A bigarren postuan geratu zen eta Runa B hirugarren. Laugarren postua Queiron A taldeak eraman zuen, Fitbox Team B 5.a, Anaitasuna B 6.a, eta Runa A eta Queiron B 7. eta 8. postuak, hurrenez hurren.

"Markarik onenaren" saria irabazi zuten atletak hauek izan ziren: emakumezkoen txapelketan, Ione Tainta; eta Erick Chasco, gizonezkoen txapelketan. H. Leon taldekoak biak.

Halaber, Ione Tainta jasotzaileak Espainiako Kopa Absolutuan parte hartu zuen, Leonen, martxoaren 6an. 9. postuan geratu zen, 178 kg-ko  Totalal Olinpikoarekin.

Txapelketa honetan Nafarroako errekor berriak ezarri dira:

- Emakumezkoen errekorrak:

Runa halterofilia klubeko Noelia Lópezek (49. kat.) 15 urtez azpiko Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (33 kg), bi abiada (45 kg) eta Total Olinpikoan (78 kg).

Fitbox Team taldeko María Escaladak (71. Kat.) 17 urtez azpiko Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (40 kg), bi abiada (55 kg) eta Total Olinpikoan (95 kg).

Fitbox Team klubeko Ainhoa Puyok (64. Kat), Junior kategoriako Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (45kg). 

Leon Halterofilia taldeko Saray Redínek (71. Kat.) Junior kategoriako Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (45 kg), Bi abiada (58 kg) eta Total Olinpikoan (103 kg).

Leon Halterofilia taldeko Mireia Blankok (49. Kat.) Senior kategoriako Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (51 kg), Bi abiada (60 kg) eta Total Olinpikoan (111 kg).

Leon Halterofilia taldeko Ione Taintak (64. Kat.) bere Nafarroako errekorra hautsi du Bi abiadako modalitateko Senior kategorian (101 kg.)

- Gizonezkoen errekorrak:

Queiron Halterofilia taldeko Tomás Latrónicok (55. Kat.) 17 urtez azpiko eta Senior kategoriako Nafarroako errekorra lortu du Bi abiada (87 kg) eta Total Olinpikoan (150 kg).

Anaitasuna Halterofilia taldeko Julen Delgadok (61. Kat.) 17 urtez azpiko, Junior eta Senior kategoriako Nafarroako errekorra lortu du Oldar modalitatean (71 kg), Bi abiada (88 kg) eta Total Olinpikoan (159 kg).

Anaitasuna Halterofilia taldeko Erick Garcíak (73. Kat.) bere Nafarroako errekorra hautsi du Bi abiadako modalitateko Senior kategorian (126kg.) eta Total Olinpikoan (228 kg.)

 

Erick García (Cat.73), del Club de Halterofilia Anaitasuna, ha batido su propio Récord Navarro Sénior en Dos Tiempos (126 kg) y Total Olímpico (228 kg).


 

📸 Más imágenes