15 eta 17 urtez azpikoen Nafarroako Halterofilia Txapelketa lehiatua izan zen Anaitasunan urriaren 10ean.
Sailkatuak 15 Urtez Azpiko emakumezkoen kategorian: Orkoien Klubako Eva Pascualek (64 kiloko kategorian) guztizko olinpikoko 93kg lortu zuen; eta Queiron Klubako Maria Orozek (55 kiloko kategorian), 83 kg altxatu zituen.
Sailkatuak 17 Urtez Azpiko emakumezkoen kategorian: Aylin A. Comandaruk (59 kg) guztizko olinpikoko 125 kg altxatu zituen; eta Ainhoa Salazarrek (49 kg), guztizko olinpikoko 71 kg. Biak Orkoien Klubako kideak dira.
Mutilen emaitzak: 15 urtez azpikoen lehian, Anaitasunako Julen Delgadok (55 kg) guztizko olinpikoko 130 kg altxatu zituen eta 17 urtez azpikoen lehian, Queironeko Tomas Latronicok (55 kg) guztizko olinpikoko 145 kg altxatzea lortu zuen, eta Cintruenigoko Iker Plak (61 kg) eta Bilal Azzik 130 kiloko eta 65 kiloko guztiz olinpikoa altxatu zuten, hurrenez hurren.