15 eta 17 urtez azpiko kategorietako Espainiako Txapelketak lehiatuak izan ziren joandako asteburuan Cadizeko San Fernando herrian. Bertan, Anaitasunako haltera den Julen Delgado Duval bitan igo zen podiumera.
Julenek 55 kiloko kirolarien kategorian lehiatu zuen eta 64 kilo altxatu zituen arrankadan eta 84 bi alditan. Beraz, 148 kiloko guztira olinpikoa lortu zuen. Bigarren sailkatua izan zen Cadizeko Pablo Esparragosak baino 8 kilo gehiago eta Santiago Guerrero galiziarrak baino 19 gehiago.
Lan berdinari esker, nafarrak hirugarren postua irabazi zuen 17 urtez azpikoen lehiaketan Jon Kepa Kortajarena gipuzkoarraren eta Aaron Nauzet kanariarren atzean (txapelduna eta txapeldunordea hurrenez hurren).
Erantsitako dokumentuan emaitza osoak aurkituko dituzu
Argazkia: Anaitasunaren Facebook-etik aterata.