GIMNASIA Hace 9 meses

Iruña gimnasia erritmiko nazionalaren epizentroa bihurtu da egunotan FEST Erritmikoa ospatuz

Iruña gimnasia erritmiko nazionalaren epizentroa bihurtu da egunotan FEST Erritmikoa ospatuz

Nafarroak bi lehiaketa mailetan izan zuen ordezkaritza: Festen eta Basean; guztira hamalau taldek hartu zuten parte.

Gimnastikaren jai handia Navarra Arena pabiloian estreinatu zen 2025. urte honetan, uztailaren 1etik 4ra FEST Erritmikoaren lehen edizioarekin.

Seiehun gimnasta ingururen parte-hartzearekin eta pabiloiaren barruan eta kanpoan jarduerak eginez, ikuskizuna ziurtatuta egon zen.

Egun hauetan Fest eta Base mailetan lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izan zen. Lehenengoan, Nafarroa hamaika taldek ordezkatu zuten, eta emaitza hauek lortu zituzten:

Benjaminak

CEG Galar, 6. aurreko fasean, 6. finalean. 

Kimuak

Iskiza, 3. aurreko fasean, 4. finalean. 

CEG Galar, 7. aurreko fasean, 8. finalean. 

Infantilak

CEG Galar P, 5. aurreko fasean, 7. finalean. 

CEG Galar M, 6. aurreko fasean, 6. finalean. 

Iskiza, 7. aurreko fasean, 4. finalean.  

Kadeteak

Ademar Maristas, 1. aurreko fasean, 1. finalean. 

CGR Ansoain V, 9. aurreko fasean, 9. finalean.  

CGR Ansoain, 10. aurreko fasean, 8. finalean. 

Jubenilak

Rítmica Uharte, 3. aurreko fasean, 2. finalean. 

CGR Ansoain, 7. aurreko fasean, 5. finalean.  

 

Eta Base Mailan hiru talde nafar aritu ziren honako emaitzak lortuz:

Kimuak

CGR Ansoain M, 3. aurreko fasean,  2. finalean. 

CGR Ansoain P, 5. aurreko fasean, 5. finalean. 

Cadete

CGR Ansoain, 1. aurreko fasean eta 2. finalean.

Argazkiak: RFEG

📸 Más imágenes