ORVINAKO XXXIV. XAKE TXAPELKETA
(2019ko irailaren 7an, Uharten)
Larunbat goizean jokatu zen, Uharteko Itaroa Merkatal Gunean. Hiru jokalariko taldeak izan ziren. Partidak, 5 minutukoak. Aurreko urtean baino bi talde gutxiagok parte hartu zuten.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 26,5 puntu.
2) San Viator (Gasteiz, Araba) – 26 puntu.
3) Teruel (Espainia) – 20 puntu.
4) Oberena B (Iruñea, Nafarroa) – 19,5 puntu.
5) Txantrea (Iruñea, Nafarroa) – 19 puntu.
6) Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa) – 18,5 puntu.
ORVINAREN ZORTZIGARREN TITULUA
Orvina eta San Viatorren artean borroka handia izan zen. Hiru txandaren faltan puntu erdia aurretik zegoen San Viatorrek. Orduan Orvinak 2-1 irabazi zion eta titulurako bidean jarri. Puntuen diferentzia mantendu zen azkeneko bi txandetan, biek 6 puntu gehiago pilatuta.
Hirugarrenetik zazpigarrenera ere lehia handia izan zen. Teruel eta Kultur Sustapenaren artean puntu eta erdia besterik ez zen izan. Tartean, Oberena B, Txantrea eta Mikel Gurea A geratu ziren. Laugarren sailkatuari zegokion saria Oberena Bk lortu zuen jokalari hauekin: Javier Habans Aguerrea, Pedro Viñal Gutierrez, Leyre Abrisqueta Zudaire eta Andres Valentin Sempere Gomis.
Oberena A nolabait sailkapenaren erdian kokatu zen eta azkeneko lau taldeek azkeneko furgoia bete zuten, Grosek Mikel Deunari 4,5 puntu aterata ere.
Beti bezala, maila handiko torneoa izan zen, kalitate handiko jokalariekin.
Sailkapen osoa eta informazio gehiago erantsitako dokumentuan.