ESPELEOLOGÍA Hace 6 meses

Topografia espeleologikorako hastapen ikastaroa egin da

Topografia espeleologikorako hastapen ikastaroa egin da

Irailaren 20an eta 21ean, topografia espeleologikoaren hastapenei buruzko ikastaroa egin zen. Hainbat eduki landu ziren, hala nola: topografiaren oinarriak, aurretiko datuak lortzea, tresnak prestatzea, datuak barrunbean hartzea, datuak lekualdatzea eta tratatzea, eta emaitzak ilustratzea eta aurkeztea.

Larunbatean, Mendukiloko kobazuloko bisitarien harreran eta leizean bertan, Astitz herrian, egin zen prestakuntza hori. Eta igandean ikasgelan aritu ziren lanean, Iruñeko "Fuerte del Principe" Gazte Egoitzan.

Beti bezala, Mendukilo Kobazulotik eskaintzen den laguntza eta harrera eskergaitza eskertu nahi dugu. MILA-MILA ESKER!

📸 Más imágenes