ESGRIMA Hace 7 años

Nafarroako hiru tiratzailek parte hartu zuten kontzentrazio nazionalean

Nafarroako hiru tiratzailek parte hartu zuten kontzentrazio nazionalean

Irailaren 8an eta 9an Balentzian ospatu zen  Espainiako Eskrima Errege Federazioak antolatutako Kontzentrazio Nazionala zeinetan kategoria junior eta kadeteko ranking nazionaleko lehenengo 15 eskrimalariek parte hartu zuten.

Parte-hartzaile hauen artean Club Navarro de Esgrimako hiru tiratzaile zeuden: Goizargui Vidaurre, kadete kategorian, Yago Navarro eta Iñigo Elizari, junior kategorian. Hiruok Club Navarro de Esgrimako John Ferney Duque maisua izan zuten aldean.

Honako hau ez da parte hartuko duten txapelketa bakarra izango. Urtean zehar nazional eta nazioarteko txapelketak prestatzeko baliagarri izango diren beste hainbat topaketetan izango baitira beti ere Ángel Fernández hautatzaile nazionalaren eta beste maisu italiarren agindupean.


📸 Más imágenes