5 tiratzaile nafarrek amaitu zuten urtea abenduak 17, 28, 29 eta 30 Espainiako Eskrima Errege Federazioko kontzentraziotan parte hartuz.
Maria Boulandier Lezak (Mundialista hainbat alditan) Valladolidera bidaiatu zuen. Nafarroako Eskrima Klubakideak emakumezkoen espata kontzentrazioan parte hartu zuen. Madrilera joan ziren Yago Navarro Barrio (junior dominadun nazionala eta mundialista orain dela gutxi). Nafarroako Eskrima klubakide hau ere espata kontzentrazioan egon zen. Angel Fernandez hautatzaile nazionalak eta Alessandro Bosalini Italiako Eskrima Federazioko maisuak haien entrenamenduak gidatu zituzten. Beraz, gure tiratzaileek jarraitu zuten hoberenengandik ikasten, aurten ere eskrimako goiko mailan borrokatzen mantentzeko asmoz.
Madrilen ere gizonezkoen eta emakumezkoen florete eliteko kontzentrazioak izan ziren. Sancho VII-Larrraina Eskrima Klubakide Angela Colmenarrek, Carmen Barrak eta Eloy Gomezek (Brontzezko domina kadete kategoriako 1. txapelketa nazionalean) haien maila erakutsi zuten topaketa hauetan.
Argi dago 2017an gure tiratzaileek distiratu egin zutela eta horregatik Espainiako Eskrima Errege Federazioko teknikariek izan nahi dituzte estatuko hoberenekin maila hobetzen jarrai dezaten.