Abenduaren 2an eta 3an Luxenburgon lehiatua izan zen Junior kategoriako Munduko Txapelketa non hiru tiratzaile nafarrek parte hartu zuten: María Boulandier, Yago Navarro eta Iñigo Elizari. Miguel Ángel Elizarik lagundu zien tenkiari lanak egiten.
Nafarroako Eskrima klubakideek Espainia ordezkatu zuten. Larunbatean, Navarro eta Elizari, estatuko 15 tiratzaile hoberenen artean, honako mailako lehiaketan estrenatu ziren.
Biek aurreko fasea gainditu zuten baina lehiaketaz kanpo geratu ziren bigarren txandan. Hala ere, Navarro bigarren eta Elizari hirugarren espainiar hoberenak izan ziren.
Igandean, neskeen txanda izan zen eta mutilek bezala, Boulandierrek ere aurreko fase pasatu zuen baina bigarren fasean gaurko Italiako txapeldunak tiratzaile nafarra kanporatu zuen.