Pasa zen asteburuan Madrilen absolutu kategoriako espata eta sable txapelketa batzuk lehiatuak izan ziren. Nafarroako Eskrima Klubako Daria Abasheva, Miguel Ángel Elizari, Iñigo Elizari eta Yago Navarro eta CESVII-Larrainako, Jorge Pérez, eta los hermanos Héctor y Guillermo Julián tiratzaileek Espainiako hiriburura bidaiatu zuten.
Larunbat goizean emakumezko sable lehiaketa absolutua izan zen eta Daria Abasheva, nahiz eta junior kategoriakoa izan, poulesen txandatik kanporaketetara pasatu zen. Hala ere, hurrengo txandan galdu egin zuen eta 28. posizioan amaitu zuen.
Aldi berean, hirugarren kategoriako espata lehiaketa lehiatua izan zen. Zoritxarrez, CESVII-Larrainako Pérezek (Junior kategoriakoa), Julián anaiek (Kadeteak) ez zuten bigarren mailara igotzea lortu.
Arratsaldez, taldekako topaketa izan zuten non zillarrezko mailan, Nafarroako Eskrima Klubakideek Barajas Eskrima Klubaren, Eskrima Klub Olinpikoaren eta Logroñoko Armen Aretoaren aurka eta CESVII- Larrainakoek Ciudad Realeko Eskrima Klubaren kontra lehiakatu zuten.
Igande goizean, espata absolutuaren txanda izan zen eta Yago Navarro eta Iñigo Elizari juniorrak izan arren, bigarren kategorian parte hartu zuten. Navarro 128. posiziora eta Elizari 32.era iritsi ziren.
Gauzak horrela Navarro eta Elizari Junior kategoriako ranking nazionaleko lehendabiziko 20 postuen artean daude. Yafo 12.a da eta Iñigo 20.a. Postu hauek mantendu beharko dituzte Espainiako Txapelketan eta hainbat trofeo internazionaletan parte har dezaten.