Urriaren 28an Valladoliden emakumezko senior kategoriako lehenengo txapelketa lehiatu zen eta lau nafarrek parte hartu zuten. 115 tiratzailek lehiakatu zuten banakako modalitatean eta 21 taldek Klubetako Liga Nazionalean.
María Gilek, Helena Rodríguezek, María Garrok eta Daria Abashevak Nafarroako Eskrima Klubak ordezkatu zuten zorterik gabe bi lehiaketetan.
Banakako lehiaketan, pouleak lehiatu ondoren, Garro, Rodríguez eta Abasheva kanporaketetara pasatu ziren eta Gil lehiaketaz kanpo geratu zen. Gure neskek ez zuten zorterik izan eta lehendabiziko txandan kanpoan geratu ziren. Haien posizioak honako hauek izan ziren:
• Helena Rodríguez: 78.a
• Daria Abasheva: 89.a
• María Garro: 90.a
• María Gil: 96.a
Takdekako lehiaketa ere nafarrek zorte txarra izan zuten. Zilarrezko Ligan Burgoseko Arma Aretoaren eta Madrilgo Europar Arma Aretoaren aurka galdu egin zuten.