ESGRIMA Hace 8 años

Florete nafarraren lehendabiziko domina

Florete nafarraren lehendabiziko domina

Aste buru honetan, Espainiako Gizonezko Espata Senior eta Florete Kadete Txapelketak eta Kluben Arteko Gizonezko Espata Liga lehiatuak izan ziren.

 

Emaitzarik onenak Bartzelonan jaso genituen. Hara joan ziren Angela Colmenar, Silvia Bazan, Javier Bazan eta Eloy Gomez Larraina Kirol Elkartekideak eta azken honek brontzezko domina eskuratu zuen. Eloy Gomezena florete nafarraren lehendabiziko domin nazionala da.

Soilik Gomezek eta Colmenarrek lortu zuten aurreko fasetik pasatzea. Ondorengo 32 tiratzalien arteko kanporaketetan, Angelak 15-11 galdu eta Eloyk 15-4 irabazi egin zuten. Gauza bera egin zuen Larrainako mutilak final-zortzirenetan eta final-laurdenetan (15-9 eta 15-13 irabaziz). Zoritxarrez, azken-aurreko txandan porrota jaso zuen lehia handiko duelu batean (15-14) eta horregatik brontzezko dominarekin konformatu behar izan zen. Hala ere, emaitza txalogarria da florete nafarraren lehendabiziko domina baita. Honi esker, kadete sailkapenean ongi kokatuta dago Espainiako Txapelketarako sailkatua oraingoz. Dena den, bere kasua ez da harrizekoa junior eta senior kategorietan goiko postuetan ere baitago jasotako emaitzengatik.

 

Zorte handirik gabe espatan

 

Gizonezko espata lehiaketa Valladolideko Medina del Campo herrian lehiakatu zen eta hir tiratzaile nafarrek parte hartu zuten: Iñigo Elizarik, Yago Navarrok eta Arturo Berriok. Nafarroako Eskrima Klubako eta Larraina Kirol Elkarteko kideak. Txapelketa honetan ez zuten zorterik izan eta lehendabiziko txandan kanporatuak izan ziren.

 

Liga Nazionalean bai emaitza hobeagoa izan zen

 

Nafarroako Eskrima Kluba zilarrezko kategorian dago eta Montjuic Arma Aretoaren eta Alcobendasen kontrako dueluak irabazi zituen. Hala ere, Madrilgo Armadaren Kultur Zentroaren aurka galdu egin zuen. 

Larraina Kirol Elkarteak ordez, iaz kategoriatik jaitsi ondoren, Cambrilsen kontra irabazi eta Madrilgo Pozueloren eta Lazaro Cardenasen aurka (mailako indartsuenetariko bi) galdu egin zuen.