Urriaren 14an (larunbata) Nafarroako Unibertsitateko instalazioetan lehiatuak izan ziren 2017/2018ko denboraldiko Nafarroako Kirol Jokoetako 1. Jardunaldia espata mistoko 10 eta 14 Urte Azpiko kategorietan.
Nafar klubetako kideekin batera, kanpotik etorritako tiratzailek ere parte hartu zuten. Esate baterako, Frantziako Bearn herriko EsCrime des Gaves tiratzaileek.
Nafarroako Eskrima Klubako kideek irabazi zuten bi kategorietan. Alde batetik, 10 Urte Azpiko kategorian Rodrigo Morenok bere taldekide Carlos Perez irabazi zuen, hirugarrena Aroa Guerrero (Nafarroako Eskrima Kluba) izan zen postua Bearneko Jules Scottorekin partekatuz. Beste aldetik, 14 Urte Azpiko kategorian, Galvan anai-arreben arteko finalaz gozatu genuen, Juanek Maria gainditu zuen eta hirugarrenak Javier Bazan (Larraina KT) eta David Albéniz (Nafarroako Unibertsitatea) izan ziren.
10 Urte Azpiko Sailkapena
1 Rodrigo Moreno (NEK)
2 Carlos Perez (NEK)
3 Aroa Guerrero (NEK)
4 Jules Scotto (CEG-Salies)
14 Urte Azpiko Sailkapena
1. Juan Galvan (NEK)
2. Maria Galvan (NEK)
3. Javier Bazan (Larraina KT)
4. David Albeniz (NEK)