ESGRIMA Hace 8 años

Nafarrak Madrilen eta Ampostan

Nafarrak Madrilen eta Ampostan

Irailaren 30ean Ampostan (Tarragona) denboraldiko junior kategoriako lehendabiziko txapelketa lehiatu zen espata modalitatean. 6 tiratxaile nafarrek bidaiatu zuten: Manuel Alegre, Pablo Tabuenca, Iñigo Elizari eta Yago Navarro, Nafarroako Eskrrima Klubakideak; eta Guillermo eta Héctor Julián Sancho VII-Larrainako kideak.

 

Espainiako Txapelketako postuetan

 

Poules lehiatuak izan ondoren, Alegre, Navarro eta Elizari kanporaketako txandara pasatu ziren. Zoritxarrez, Pablo Tabuenca eta Julián anaiak kanpoan geratu ziren. 

Hurrengo txandan Manuel Alegre kanporatua izan zen lehandabiziko tiraketan 88. posizioan bukatuz. Iñigo Elizarik bere partez, 33.ean amaizu zuen. Gauzak horrela, nafar onena Yago Navarro izan zen (Espainiako Junior Txapelketako domiduna) 12.a izanda Tarragonan ospatutako txapelketan.

 

Arratsaldean, taldekako lehiaketan nafarrek Valladolid Eskrima Klubaren eta Logroñoko Arma Aretoaren aurka jokatu zuten.

 

Emaitza hauek 26. eta 7. posizioetan uzten dituzte Elizari eta Navarro. Postu onak lehendabiziko 28k parte hartzen dute Espainiako Txapelketan.

Albiste onak ere Madrilen

 

Hurrengo egunean, Daria Abasheva Nafarroako Eskrima klubakideak parte hartu zuen Madrilen lehiatutako sable absolutu txapelketan non 13. postua lortu zuen.