Pasa den larunbatean, Nafarroako Eskrima Klubakideak Nafarroako Erresuma IX. Txapelketa irabazi zuen espata modalitateko absolutu karegorian. Emakumezkoetan, María Ascasso Gasteizko Eskrima Klubakidea garailea izan zen.
Nahiz eta junior kategoriakoa izan, nafar gazte tiratzaileak erakutsi zuen sasoi onean dagoela. Txandaz txanda joan zen aurkariak kanporatzen eta finalerdian faborito baten aurka lehiatu arren, Víctor López Logroñoko Arma Aretokidea irabazi zuen ere bai (15-12) . Finalaurrekora iritsi zen Lionel Berlou Nafarroako Eskrima Klubako Armen Maisua, baina zoritxarrez Juan Zueco Uteboko Armen Aretokidearen kontra galdu zuen 15-14.
Finalean Iñigok utzi zuen txapela Nafarroan Zueco 15-9 irabaziz.
Nafarren emaitzen birpasatzen, Yago Navarro seigarren eta Manuel Alegre bederatzigarren izan ziren, eta Nafarroako Eskrima Klubakideen posizio hauek ere txalogarriak dira.
Beste aldetik, azpimarratu behar da Goizargui Vidaurrek Nafarroako Eskrima Klubakideak lortutako 7. postua eta Carmen Barraren 8.a (Larraina Klubakidea).
Aragoitik, Errioxatik, Kantabriatik, Euskaditik eta Frantziatik etorritako 70 tiratzailek parte hartu zuten.
Tiratzaileen eta podiumetako argazkiak atxikita daude.