ESGRIMA Hace 8 años

Badator Nafarroako Erresuma Eskrima Txapelketa

Badator Nafarroako Erresuma Eskrima Txapelketa

Larunbat honetan Iruñean ospatuko da Nafarroako Erresuma IX. Eskrima Txapelketa Internazionala espata modalitatean.

70 tiratzaile gerturatuko dira nafar hiribururaino Euskaditik, Aragoitik, Errioxatik, Kantabriatik baita Frantziatik ere zeren eta Baionako eta Angleteko klubakideek ere parte hartuko baitute.

Larraina Kirol Zelaietan lehiakatuko da, sarrera doakoa da eta sailkatzeko poulak hasiko dira 15:30ean. Finalak aurreikusita daude 19:00etatik.

Modu honetan, torneoa sendotzen da iparraldeko txapelketen artean, parte-hartzaileen kopuru handien duenetariko bat da eta. Gauzak horrela, tiratzaile nafarrek maila handiko proba izanen dute datorren astean hasiko den denboraldi berriari begira.