ESGRIMA Hace 8 años

Iñigo Elizari, brontzezko domina Valladoliden

Iñigo Elizari, brontzezko domina Valladoliden

Pasa den larunbatean Valladolideko Eskrima Teknifikazio Zentroan lehiatu zen San Lorenztoko Birjina XXI. Txapelketa. 50 tiratzaile baino gehiagok parte hartu zuten prestigio handiko torneo hau irabazteko.  

Iñigo Elizarik, Nafarroako Eskrima Klubako junior kategoriako tiratzaileak BRONTZEZKO DOMINA eskuratu zuen absolutu kategorian finalaurrekora galdu gabe iritsi ondoren.

Bidean irabazi zituen, besteak beste, Miguel Angel Chuzon, Espainiako haur kategoriako txapelduna eta taldekide nafarra Yago Navarro Espainiako M20 Txapelketako hirugarrena. Hala ere, finalerdian galdu zuen Rodrigo Alegreren kontra, ranking absolutu nazionaleko 8. sailkatua.

Yago Navarro bere partez, nahiz eta aurkari indartsu batzuk irabazi German Yañez (Txapelketako irabazlea) edo Guillermo Nieto Espainiako ordezkaria azken Europako Junior Txapelketan, 7. posizioan bukatu zuen.

Zoritxarrez, bi tiratzaile nafarrek elkarren kontra lehiatu dute final-sortzirenetan Iñigo Elizari irabazlea izanda.

Denboraldi hasiera ona bi gazte nafarrentzat. Txapelketa honetan parte hartu zutelako beste tiratzaile ospetsuekin: Noe Bermejo, Espainiako kadete Txapelduna, Diego Balmori, Espainiako ordezkaria Europako junior Txapelketan, Diego López, 2015eko Espainiako M15 Txapelduna edo beste batzuk Valladolideko Teknifikazio Zentroko kideak eta normalean Espainiako Txapelketa ezberdinetako podiumera igotzen direnak.

Atxikita dagoen argazkian, Iñigo Elizari eskuineko lehena da.