Pasa den asteburuan Logroñon Nafarroako Eskrima Klubak lortu zuen 2. Maila Nazionalera igoera. Intentsitate eta sufrimendu handiko jardunaldi batean nafarrek Madrilgo Arma Aretoa irabazi behar zuten igotzeko 3 postuetariko bat lortzeko.
Nafarrak iritsi ziren azken txandara 40-37 galduz, baina azkenik, erremontada izugarri bati esker 45-43 irabazi zuten, bigarren postuan amaitu zuten liga guztira 7 irabazpen eta 2 porrot sinatu ondoren.