DEPORTES AÉREOS Hace 6 años

Espainiako Parapente Txapelketa amaitu da

Espainiako Parapente Txapelketa amaitu da

Uztailaren 21etik 27ra Alas de Leyre Klubak Espainiako Parapente Txapelketa eta Aeronautika Federazio Internazionalaren Irekia antolatu zituen Nafarroako Aireko Kirolen Federazioarekin batera. 120 kirolarik parte hartu zuten. Horietariko 95 espainiarrak ziren eta beste 25ak lehiakide internazionalak ziren.

Txapelketak hainbat arazo meteorologiko izan ditu. Hain zuzen ere, Leire mendietan eta zehazki Arangoitin pairatutako beroa eta haize gogorrengatik.

Lehenengo txanda lehiatu eta gero, antolatzaileek eta parte hartzaileek adostu zuten txapelketa Huescara mugitzea, Castejón de Sos herriko zonaldera.

Pena da Lumbier herriak esfortzu handia egin zuelako proba jasotzeko eta zonaldeak ezin izan du txapelketak mugitzen duena aprobetxatu.

Hala eta guztiz ere, lehiaketa arrakastatsua izan da, lau txanda bete ziren eta horietariko bat Arangoitin. Piloto guztiek maila ona eman zuten, batzuek 110 kilometroko hegaldiak iritsiz.

Sailkapenen ikuspuntutik, Malagako Francisco Javier Reina Lagos Espainiako Txapelduna izendatu zen 2961 puntu lortuz. Tarragonako Xavier Pujol Baricartek soilik lau puntu gutxiago lortu zuen bigarren posizioan eta Albaceteko Felix Rodriguez Fernándezek 2879 bildu zituen hirugarrena izateko..

Nafarroako Federazioak ondorengo ordezkariak izan zituen: Carlos Antoñanzas, Javier Arrieta, Txus Blanco, Ivan Colas, Marcelo Gazzolo, Daniel Gonzalez, Xabier Gonzalez, Antonio Ramos eta Felipe Tudela. Daniel Gonzalez Rizo izan zen sailkapenenan tokirik altuenean amaitu zuena 28. posizioan eta bezain txalogarria izan zen Ivan Colas Azcaratek lortutako 48. postua. 

 

Emaitza guztiak:

https://airtribune.com/arangoiti2019/results

Argazki bilduma:

https://www.irista.com/gallery/esdchao69wze 

Argazkiak: Xevi Bonet

📸 Más imágenes