Maiatzaren 13tik 19ra Jaengo Pegalajar herrian lehiatua izan zen Espainiako Parapente Txapelketa non 140 pilotuk parte hartu zuten. Hainbat pilotu internazionalek ere parte hartu zuten eta Daniel Crespo hispano-venezuelarrak irabazi zuen.
Nafarroak 4 ordezkari izan zituen eta ez zuten zorterik izan. Daniel González hoberena izan zen 53. posizioan amaitzen, Xabier González 72. izan zen, Txus Blanco 100. postuan geratu zen eta Diego Echegoyen 102.ean.