DEPORTES ADAPTADOS Hace 3 meses

Nafarrak arrakastasunez aritu ziren Espainiako Atletismo Txapelketan

Nafarrak arrakastasunez aritu ziren Espainiako Atletismo Txapelketan

El Molino kirol kluba eta Anfas berriz ere nabarmendu dira adimen desgaitasuna duten pertsonentzako Espainiako Atletismo Txapelketan, pasa den asteburuan Antequerako (Malaga) Atletismo Teknifikazio Zentroan ospatu zena.

El Molinokoek domina asko eskuratu zituzten. Egokitutako kategorian, Alberto Echarrik urrezko dominaa lortu zuen 400 metro lauetan, eta zilarrezkoa luzera jauzian; eta Mila Barricartek ere urrezkoa lortu zuen 400 metro lauetan.

Daniel Muñoz, T21 kategorian, Down sindromea duten atletentzat zuzenduta, Espainiako txapeldunorde izan zen 200 metro lauetan eta urrezko domina pisu-jaurtiketan, modalitate horretan Espainiako errekorra lortuz gainera, 7,45 m-rekin.

Lehiaketako kategorian, Demba Diarrak hirugarren eta laugarren postuak lortu zituen 200 eta 400 metro lauetako probetan, eta, azkenik, Ruben Pascualek abiaduraren gailurrean jarraitzen du, bi urrezko lortuz 60 eta 200 metro lauetan. Podiumik lortu gabe, baina oso maila onarekin, Mikel Urdiain eta Iosu Pitillas ere izan ditugu El Molinoko taldean.

Anfas KT-ko Pablo Ameztoy Melónek 60 eta 200 ml-ko txapelketetan parte hartu zuen, eta Tomás Alfonso José Baldera 400 eta 800 ml-ko txapelketetan, baina ez ziren finaletarako sailkatu.

Hirugarren kirolaria Iván Dévora Abad izan zen, 60ml-ko eta 200 ml-ko probetan parte hartu zuen, eta pisu-jaurtiketan, Down S. kategorian, zilarrezko domina lortu zuen 60ml-tan eta brontzezko domina 200 ml-tan.

Anfasekin Carlos Dévora Martínez izan zen ordezkari laguntzaile gisa, eta El Molinorekin, Maria Cortes eta Felix Echarri, senideez gain. Zorionak guztiei!

📸 Más imágenes