Joandako otsailaren 24an Espainiako Badminton Federazioaren B+ Programako entrenamendua izan zen Lizarreria Kiroldegian. Lurralde Federazioen laguntza duen jarduera hau Lehenengo Hezkuntzako 3. mailatik 5.era bitarteko ikaslei zuzenduta dago.
Torneo honek 26 talde bildu zituen: Santa Ana Ikastetxeko 9, Remontival Ikastetxe Publikoko 13 eta Lizarra Ikastolako 4.
Lizarran izandako fase honetan Santa Ana 9. taldea txapelduna izan zen Remontival 1.ari nagusitu ziolako finalean.
Talde honek Iruñeko Faseko txapeldunaren kontra jokatuko du Nafarroa ordezkatzeko ekainean Talavera de la Reinan izango den ikastetxeen arteko txapelketa nazionalean.