BÁDMINTON Hace 6 años

Lortutako podiumak Liencres eta Medina del Campon

Lortutako podiumak Liencres eta Medina del Campon

Lehia bikoitza nafarroako kirolarientzat pasa den asteburuan izandako txapelketetan. Liencresesn 13 eta 17 Urtez azpiko Txapelketa lehiatu zen eta Mendina del Campon Txapelketa Absolutua eta 11 Urtez azpiko Txapelketa izan ziren.

Liencres herrian parte hartutako sei kirolarietatik bost lortu zuten podiumera igotzea.

13 Urtez azpiko Txapelktan 4 domina lortu ziren. Ainhoa Larrayak (CB Azpilagaña) urrezko bi lortu zituen banakako kategorian eta Asier Delgadorekin binakako kategorian.

Asier Delgadok (CB Azpilagaña) eta Iñigo Achoteguik brontzea irabazi zuten binakako lehian eta Aitor San Martinek (CB Azpilagaña) banakako kategorian.

17 Urtez azpiko kategoriari dagokionez, Amaia Torralbak (CB Belmecher) zilarrezko domina irabazi zuen.

Podium gehiago Valladoliden

Medina del Campon lehiatutako txapelketan 6 kirolarik parte hartu zuten. Bertan, 11 Urtez azpiko kategorian eta Kategoria Absolutuan beste hiru domina lortu ziren.

Txikienen kategorian Blanca Cantónek (CB Belmecher) emakumezkoen binakako urrezko domina eta banakako hirugarren postua lortu zituen.

Azkeneko domina Nelly Iriberrik irabazi zuen Kategoria Absolutuan. Lizarrakoak brontzezko domina eraman zuen etxera.



📸 Más imágenes