• Datorren jardunaldian puntu bat lortzeak matematikoki zihurtatuko luke mailan mantentzea.
Lizarrako Badminton Taldea Galizako Ponteareas herrira joan zen Lehendabiziko Maila Nazionalaren laugarren eta azkenaurreko den jardunaldia jokatzera. Bertan emaitza ona ateratzea beharrezkoa zen mailan mantentzeko aukerak zihurtatzeko.
Jardunaldia C.B. Ibizaren kontra hasi zen 3 puntu aldentzen zituztelarik bi taldeak. Lizarrakoak partida ezinhobeak egin zituzten binakako 3 erronkak irabaziz. Emakumezkoen banakako lehian Laura Montoyak garaipena lortu zuen 4 eta 3ko emaitza lortuz.
Larunbateko arratsaldean, hirugarren sailkatua den Granollers taldearen kontrako partida jokatu zen. Lizarrakoen taldean nekea eta gripea pairatu ziren. Ondorioz, 6 eta 1eko emaitzaren porrota jaso zuten.
Igandean, azkeneko partida Ravacho Pontevedra taldearen kontra jokatu zen. Talde hau bigarren postuan dago sailkapenean eta maila-igoera du helburu. 6 eta 1 irabazi zuten azkenean lurraldekoek nahiz eta partida lehiatua egon.
Emaitza hauekin Lizarra Badminton Taldeak hamargarren postuan bukatu du sailkapenean. Datorren jardunaldian, jokatuko den azkena, bederatzigarren postuan dagoen Huescako taldea izango du aurrean.
Aipatutako azkeneko jardunaldi hau urtarrilaren 26an eta 27an Gijonen izango da eta fase erregularrari amaiera emango dio. Lizarrakoak jokatu behar dituzten hiru partidetatik bat irabaztearekin aski izango dute mailan mantentzeko.
Taldean parte hartu duten jokalariak izan dira: Laura Montoya, Ana Montoya, Laura García, Íñigo Urra, David Gómez de Segura eta David Manzano.