BÁDMINTON Hace 6 años

Espainiako Badminton Selekzioak nafar bat hautatu du

Espainiako Badminton Selekzioak nafar bat hautatu du

Amaia Torralba hautatua izan da Benalmadenan otsailaren 7tik 9ra 17 Urtez Azpiko mailako Espainiako Ireki Internazionalean lehia dezan.

Torralba ordezkari nafar bakarra izanen da eta Emakumezkoen Banakako lehian eta Binakakoan arituko da. Azken honetan, Marta Gonzalez (Granollers) bikotekidearekin arituko da.

Guztira, lau aldiz hautatua izan da Amaia. Hain zuzen ere, Mälmon (Suedia) eta Edegeme (Belgika) izandako Ireki Internazionaletan eta Kazan (Errusia) Europako Txapelketan lehiakatu zuen.