Joandako abenduaren 29an (igandea) Nafarroako Txapelketa Absolutua lehiatua izan zen Etxabakoitz Kirol Kultur Elkartean. Balio izan zuen ranking nazional absoluturako eta Azpilagaña, Belmecher eta Lizarra taldeetako 48 kide aritu ziren.
Banakako lehian, Iñigo Urra (Lizarra BT) eta Amaia Torralba (Belmecher BT) nagusitu ziren eta binakakoen kategorietan irabazleak honako hauek izan ziren:
Gizonezkoen binakakoan:
Mario García (Lizarra BT) eta Roberto Ruiz de Larramendi (Lizarra BT)
Emakumezkoen binakakoan:
Nelly Iriberri (Lizarra BT) eta Mª Puy Iriberri (Independentea)
Binakako Mistoan:
Roberto Ruiz de Larramendi (Lizarra BT) eta Ana Montoya (Lizarra BT)
Emaitza guztiak ikus ditzakezu erantsitako dokumentuan.