BÁDMINTON Hace 6 años

Nafar raketistak, protagonistak asteburuko torneoetan

Nafar raketistak, protagonistak asteburuko torneoetan

15 kirolari nafarrek parte hartu zuten Gasteizen izandako 15 eta 19 urtez azpiko kategoriako lurralde torneoan. 2 izarrekoa izan zen eta sailkapenerako balio izan zuen. Bertan, Belmecher taldeko 9 kide eta Azpilagañako 6 aritu ziren eta zortzi domina lortu zituzten:

 

15 Urtez Azpiko kateogria:

• Nerea Eraso (Belmecher) eta Adriana Aguazo (Torrelavega), 1.ak emakumezkoen binakako lehiaketan.

• Aaron Leoné (Belmecher) eta Aitor San Martín (Azpilagaña), 1.ak gizonezkoen binakako lehiaketan.

• Marta Bujanda (Belmecher) eta Carla Cantero (Torrelavega) 2.ak emakumezkoen binakako lehiaketan.

• Ainhoa Larraya (Azpilagaña), 3. emakumezkoen banakakoan.

• Aaron Leoné (Belmecher), 3. gizonezkoen binakakoan

• Asier Delgado eta Ainhoa Larraya (Azpilagaña), hirugarrenak binakako mistoan.

• Asier Delgado(Azpilagaña) eta Iñigo Achotegui (Aldapeta), 2.ak gizonezkoen binakakoan. 

 

19 Urtez Azpiko kateogria:

• Amaia San Martín (Azpilagaña) eta Lukas Bollo (Aldapeta), 3.ak binakako mistoan.

 

Honetaz gain, hurrengo egunean 11 urtez azpiko 2 izarreko lurralde-torneoa lehiatu zen Kantabriako Soto de la Marina herrian. Bertan, Belmecher taldeko kidea Blanca Cantón bitan igo zen podiumera. Binakako genero aunitzekoko lehiaketan bigarren izan zen Burgosko Patricia Peñarekin eta bigarren ere emakumezkoen banakakoan.

 

Modu berean, Lizarreria Kiroldegian izandako Liga Nazionaleko 1. Mailako jardunaldian Belmecher BT-ko Amaia Torralbak parte hartu zuen Pontevedrako Ravachol taldearekin. Nafarrak bere hiru partiduak irabazi zituen eta bere taldea hirugarren izan zen.

📸 Más imágenes