• Talde lizartarra bederatzigarren da sailkapenean, jaisteko postuetatik 6 puntura
1. Mailako Liga Nazionaleko 16 klubak Lizarrara etorri ziren abenduaren 14an eta 15ean lehiaketa honetako hirugarren jardunaldia Lizarreria Kiroldegian lehiatzeko.
Lizarra Badminton Taldeak ekitaldia antolatu zuen eta garrantzi handiko 3 partidu izan zituen kategoria mantentzeari begira.
Lehenengoa lehia handikoa izan zen, Valladolideko Unibertsitateko Klubaren kontra beti gertatzen den moduan. Berdintsuak iritsi ziren gizonezkoen banakako duelura eta Albert Navarrok garaipena eta puntua lortu zuen lizartarrentzat 3 set-eko partiduan.
Bigarrenean, galdu egin gabe dabilen Ovida Bádminton Oviedo B-ren kontra jokatu zuten. Nahiz eta partidu onak sinatu, asturiarrek puntua lortu zuten.
Igandeko partiduan, etxekoak Paracuellos BT-ren kontra aritu ziren. Duelua ongi hasi zuten arren, David Manzanok eta Ana Montoyak binakako mistoko puntua lortu zutelako, hurrengoan madrildarrek 22-20 irabazi zuten eta azkenik, 5-2ko garaipena sinatu zuten.
Emaitza hauei esker, lizartarrak sailkapeneko bederatzigarren postuan mantentzen dira. Helburutik gertuago kategoria mantentzeko.