15 eta 19 urtez azpiko kategorietako Masterra lehiatua izan zen joandako asteburuan Lizarreria Kiroldegian. Bertan, Espainia osoko 38 klubako 180 kirolarik parte hartu zuten. Torneo honetan, Nafarroak 20 ordezkari izan zituen (11 mutil eta 9 neska).
Belmecher Badminton Taldeko kide Nerea Erasok sinatu zuen nafarren emaitzarik onena 15 urtez azpiko kategoriako emakumezkoen binakako lehian brontzezko domina irabazten Torrelavegako Olimpia taldeko Adriana Aguazo taldekidearekin.
19 urtez azpikoan lehenengo sailkatu nafarra Amaia Torralba (Belmecher) izan zen 5. posizioan amaituz.
Hona hemen lizarran aritu ziren nafarrak:
Azpilagaña BT:
• Aitor San Martín
• Asier Delgado
• Daniel Jiménez
• Ainhoa Larraya
• Luis López
Belmecher BT:
• Amaia Torralba
• Carlos sanz de Acedo
• Mikel Eraso
• Alba Larrion
• Aaron Leoné
• Marta Bujanda
• Nerea Eraso
• Eneko Etxarri
• Jesús Arzoz
Lizarra BT
• Paula Fernández
• Paula Echarri
• Leire de Antonio
• Eider Y. Peláez
• Aimar Garin
• Mikel Martínez de Estivariz