Nafarroako Kirol Jokoetako bigarren jardunaldia, lehenengoa binakako modalitatean, lehiatua izan zen joandako larunbatean Lizarraldeko DBH-ko Institutuan.
Lehiaketa hau hasi baino lehen, aurreko jardunaldian jokatu gabe geratu ziren partidak gauzatu ziren: 13 urtez azpiko nesken haur kategoriako finala, eta15 urtez azpiko mutilen banakako final-erdiak eta finala.
Lehenengo norgehiagokan, Belmecher taldeko kidea den Irati Sádabalek Azpilagaña Taldeko Maider Fernándezi gailendu zion, eta 15 urtez azpikoen lehian Aarón Leonék (Belmecher) Aitor San Martín (Azpilagaña) gainditu zuen.
Genero anitzeko torneoa
87 jokalarik parte hartu zuten binakako lehian. Lizarra BT-ko 24 kide, Azpilagaña BT-ko 28 eta Belmecher BT-ko 35 aritu ziren.
Kirol Jokoetako Binakako modalitate hau berezia da genero anitzeko bikotek parte hartzen baitute: gizonezkoak, emakumezkoak edo mistoak izan daitezke.
Emaitzen aldetik, 11 urtez azpiko kategorian Azpilagaña nagusitu zen finalean bi bikote sartuz. Azken partida honetan Iñigo Jiménez eta Galder Sagardoy txapeldunak izan ziren, Aitor Anta eta Oihan Pérez gaindituz.
13 urtez azpikoan, Belmecher taldeko kideak diren Blanca Cantónek eta Irati Sádabak garaipena lortu zuten finalean Javier Ajonaren (Belmecher) eta Maider Fernándezen (Azpilagaña) aurka.
Azkenik, 15 urte azpikoen lehian Belmecherrek emanaldia borobildu zuen Aarón Leoné eta Nerea Eraso podiumeko tokirik altuenean jarriz, Azpilagañako Ainhoa Larraya eta Asier Delgado irabazi eta gero.