Granollersko Master Absolutua lehiatua izan zen Congost Udal Kiroldegian azaroaren 9an eta 10ean. Bertan, Nelly Iriberrik jokalari nafarrak distiratu zuen podiumera bitan igotzen.
Ranking nazionaleko postu altuenetara iristeko nahian ailegatu zen Nelly lehiaketa honetara eta helburua lortu zuen zilarrezko domina lortu zuelako binakako modalitatean eta brontzezkoa banakakoan.
Ravachol Pontevedra taldeko Raquel Miguens bikotekidearekin multzoetako faseko bi partidak irabazi zituen. Horietariko bat, ranking nazionaleko liderren aurka: Sara Ezquerro eta Laura Valverde galiziarrak. Garaipen honi esker zuzenean sartu ziren finalean. Azken norgehiagoka honetan ez zuten haien maila onenarik aurkitu eta Ainoa Cuervas eta Haidee Ojeda andaluziarrek titulua irabazi zuten. Jokalari hauek Laura eta Ana Montoya nafarrak gainditu zituzten multzoetako fasean.
Banakako lehian, Iriberrik multzoetako faseko bi partidak irabazi zituen berriro. Hain zuzen ere, bigarren serieko burua zen Ana Carbon galiziarra eta Paula Molins katalana irabazten. Kanporaketetan zuzenean pasatu zen final-erdietara non galdu zuen Alicanteko Ana Ramirezen aurka. Gauzak horrela hirugarren postu txalogarria nafarrarentzat gogoz prestatzeko datorren Master Absolutua.
Beste txapelketak
Raketista nafarrak Gijoneko Gazte Masterrean eta Rankingerako balio zuen Alfajaringo Lurralte Torneoan aritu ziren ere bai.
Gijoneko 13 eta 17 urtez azpiko kategorietako Gazte Masterra:
11 kirolari nafarrek parte hartu zuen
• 13 Urtez Azpiko Kategoria:
Ainhoa Larraya (Azpilagaña BT): Txapeldun Emakumezkoen Banakakoan
Ainhoa Larraya/Asier Delgado (Azpilagaña BT): Txapeldunako Binakako Mistoan.
Daniel Jimenez/Aitor San Martin (Azpilagaña BT): Txapeldunak Gizonezkoen Binakakoan.
• 17 Urtez Azpiko Kategoria:
Amaia Torralba (Belmecher BT): Txapeldunorde Emakumezkoen Banakakoan
Amaia Torralba (Belmecher BT) /Laura Alvarez (Oviedo BT): Txapeldunordeak Emakumezkoen Binakakoan.
Alfajaringo 11, 13, 15, 17 eta 19 urtez azpiko bi izarreko lurralde torneoa
18 ordezkari nafar
• 11 Urtez Azpiko kategoria:
Noa Vidan (Lizarra BT): Hirugarren Emakumezkoen Banakakoan.
• 13 Urtez Azpikoa:
Ane Aramendia (CB Belmecher)/Carla Ruiz (CB Huesca). Txapeldunak Emakumezkoen Binakakoan.
Mikel Mtnez de Estivariz/Irene Jimenez (Lizarra BT): Hirugarrenak Binakako Mistoan.
• 15 Urtez Azpikoa:
Paula Fdez/Leire de Antonio (Lizarra BT): Txapeldunordeak Emakumezkoen Binakakoan.
Paula Echari/Eider Y. Pelaez (Lizarra BT): Hirugarrenak Emakumezkoen Binakakoan.
• 19 Urtez Azpikoa:
Paula Jimenez (Lizarra BT)/Mario Castro (La Garriga): Txapeldunordeak Binakako Mistoan.