Lehenengo norgehiagoka Bianconero madrildarraren aurka izan zen. Talde hau igo berria da eta bere helburua da zailtasunak ez izatea maila mantentzeko. Egako hiriko jokalariek ez zuten sorpresarik nahi eta madrildarrak 5-2 irabazi zituzten.
Lizartarrek ez zuten zorte berdinik izan beste partiduetan. Galiziako As Neves liderraren kontra 5-2 galdu zuten baita Ojigares aurka ere. Azken hauek etxean jokatzen zuten eta nahiz eta igo berriak izan, aukera asko dituzte berriro igotzeko.
Bigarren jardunaldi hau lehiatu eta gero, Lizarra BT-k 9 puntu ditu eta sailkapenaren erdian dago. Jaisteko postuetatik 6 puntura.
Lizarra Badminton Taldea ordezkatu zuten jokalariak honako hauek izan ziren: David Manzano, Íñigo Urra, David Gómez de Segura, Mario García, Ana Montoya, Laura Montoya eta Laura García.
Datorren jardunaldia Lizarren abenduaren 14an eta 15ean eta partiduak Lizarreria Kiroldegian lehiatuko dira.