Rankingerako balio zuen Gasteizko 2 izarreko Lurralde-Txapelketa hau lehiatua izan zen joandako urriaren 26an (larunbata) Aranalde Kiroldegian. Bertan 136 kirolarik parte hartu zuten 15 eta 19 urtez azpiko kategorietan.
Nafarroak Azpilagaña, Belmecher eta Lizarra taldeetako 31 raketista aurkeztu zituen eta egindako lanak podiumera eraman zituen 13 aldiz.
Haien artean Belmecher Badminton Taldeko Amaia Torralbak distiratu zuen bi garaipen sinatuz 19 urtez azpiko kategorian. Banakako eta binakako mistoko lehian arerio guztiak gainditu zituen. Bikoteen arteko torneoan, Juan Canton taldekidearekin aritu zen.
15 Urtez Azpiko kategoria:
• Nerea Eraso (Belmecher BT) eta Adriana Aguazo: Bigarrenak emakumezkoen binakako lehian.
• Aaron Leoné (Belmecher BT): Bigarren gizonezkoen banakako lehian.
• Edurne Landa (Belmecher BT) eta Nahiara Otegui: Hirugarrenak emakumezkoen binakako lehian.
• Marta Bujanda (Belmecher BT) eta Carla Cantero: Hirugarrenak emakumezkoen binakako lehian.
• Aitor San Martín eta Maider Fernández (Azpilagaña BT): Hirugarrenak binakako mistoko lehian.
• Aitor San Martín (Azpilagaña BT): Hirugarren gizonezkoen banakako lehian.
• Jesús Arzoz eta Eneko Etxarri (Belmecher BT): Hirugarrenak gizonezkoen binakako lehian.
19 Urtez Azpiko kategoria:
• Amaia Torralba (Belmecher BT): Txapeldun emakumezkoen banakako lehian.
• Amaia Torralba eta Juan Cantón (Belmecher BT): Txapeldunak binakako mistoan.
• Juan Canton eta Ander Cubillas (Belmecher BT): Bigarrenak gizonezkoen binakako lehian.
• Carlos Sanz de Acedo (Belmecher BT) eta Mikel Eraso (Belmecher BT): Hirugarrenak gizonezkoen binakako lehian.
• Ángel Aramendia eta Paula Jiménez (Lizarra BT): Hirugarrenak binakako mistoko lehian.
• Amaia San Martín (Azpilagaña BT): Hirugarren emakumezkoen banakako lehian.