Nafarroako Kirol Jokoetako 1. jardunaldia lehiatua izan zen joandako larunbatean, hilak 12, Iruñean. Bertan parte hartu zuten 3 klub nafarretako 89 kirolarik: Belmecher BT-ko, Lizarra BT-ko eta Azpilagaña BT-ko kideak ziren.
Nahiz eta Azpilagaña Ikastetxe Publikoko kiroldegian 10 pista prestatu, ezinezkoa izan zen kategoria guztietako lehiak bukatu parte-hartze handiarengatik. Gauzak horrela, emakumezkoen 13 urtez azpiko kategoria eta gizonezkoen 15 urtez azpikoa, Lizarran azaroaren 16an izango den binakako 1. jardunaldian lehiatuko dira.
Beste hiruetan, Azpilagañak garaipen pare bat lortu zuen eta Belmecherrek bestea irabazi zuen.
Lizartarrek irabazi zuten 11 urtez azpiko kategoria mistoan. Finalean, Blanca Cantonek Azpilagaña BT-ko kide Aitor Antari gailendu zion.
Baina etxekoek beste biak irabazi zituzten gizonezkoen 13 urtez azpiko eta emakumezkoen 15 urtez azpiko kategorietako lehietan. Lehenengoan Iñigo Jimenez nagusitu zen Andres Riezuren aurka (Belmecher), eta bigarrenean, Ainhoa Larrayak gauza bera egin zuen Nerea Erasoren kontra (Belmecher).