BÁDMINTON Hace 6 años

Neurketa bikoitza badminton talde nafarrentzat

Neurketa bikoitza badminton talde nafarrentzat

Joandako asteburuan, gure taldeek bi neurketa izan zituen: Lizarra BT-k Liga Nazionala hasi zuen eta Belmecher BT Kanabriako Soto de La Marina herrian izandako Lurralde Sailkapen-Torneoan aritu zen. 

Garaipen pare bat eta porrot bakarra Lizarra Taldearen estreinaldian

Granollersko Nou Congost Udal Kiroldegia Liga Nazionalaren estreinaldiko eszenatokia izan zen. Bertan lehiatuak izan ziren lehenengo bi jardunaldiak eta honako hauek izan ziren talde lizartarraren ordezkariak: Mario Garcia, David Manzano, Michael Jeynes, Iñigo Urra, Ana Montoya, Laura Montoya eta Laura Garcia.

Nafarrek 3 neurketa izan zituzten bi garaipen eta porrot bat sinatuz. Nahiz eta Asturesen aurka galtzen hasi, gero beste biak irabazi zuten: 4-3 El Campello alacantarraren kontra eta 6-1 Malagako Alhaurin-en kontra.

Emaitza hauek sailkapen orokorreko seigarren posizioan uzten dituzte. Hurrengo jardunaldiak Granadan azaroaren 2an eta 3an izango dira.

Belmecher BT-k urrezko domina bat ekarri zuen Kantabriatik

Marta Bujanda eta Marta Eraso aritu ziren Kantabriako Soto de La Marinan izandako Lurralde-Torneoan, biek 15 urtez azpiko kategorian lehiakatu zuten bai banakako modalitatean bai binakakoan. 

Erasok urrezko domina irabazi zuen Torrelavegako Olimpia Taldeko Nerea Aguazo bikotekidearekin. Biak elkarrekin arituko dira denboraldi honetan binakako lehiaketetan.


📸 Más imágenes