BÁDMINTON Hace 6 años

Poloniara bolantearekin

Poloniara bolantearekin

Abuztuaren 4tik Azpilagaña Badminton Taldeko Luis Antonio Morcillo lehiakatzen ari da lehendabiziko aldiz Munduko Txapelketan Poloniako Katowice herrian. Hirugarren torneo internazionala da raketista nafarrarentzat.  

1500 kirolari parte hartzen ari dira Spodek Arena kiroldegian 35 urte baino gehiagoko kategoriatik, 75 urte baino gehiagoko kategoriara.

Luisek denboraldi ona egin du, beraz, Munduko Txapelketa honetarako sailkatu zen merezi zuelako. Emaitza bikainak sinatu zituen Senior kategoriako badminton Zirkuituan eta hirugarren postua lortu zuen Espainiako Txapelketako banakako modalitatean. Honetaz gain, hirugarren posizioa lortu zuen senior kategoriako txapelketa nazionaleko binakako modalitatean Alvaro Rangil (Salduba) bikotekidearekin eta lehenengo postua 45 urte baino gehiagoko kategorian.

Bi jokalariek prestakuntza egin zuten Alfajarinen eta Etxabakoitzeko kirol zentroan. Bientzat erronka eta oparia handia da entrenatzaile lanak ere egiten dituztelako.

📸 Más imágenes