Ekainaren 7tik 9ra Santanderreko Kirol Jauregian 13 Urtez Azpiko Espainiako Txapelketa izan zen. Bertan Nafarroako Selekzioak parte hartu zuen Patricia Perez teknikariaren laguntzarekin.
Emaitza nabarmenenak hauek izan ziren:
• Ainhoa Larraya eta Asier Delgado: 5. postua binakako misto modalitatean.
• Ainhoa Larraya: Final-zortzirenak banakako emakumezko modalitatean.
• Irache Sola eta Edurne Landa: Final-zortzirenak binakako emakumezko modalitatean.
• Nerea Eraso: Final-zortzirenak banakako emakumezko modalitatean.
Nafarroako taldea osatu zutenak: Ainhoa Larraya, Nerea Eraso, Irache Sola, Edurne Landa, Leire de Antonio, Paula Fernández, Aitor San Martín, Daniel Jiménez eta Asier Delgado.