BÁDMINTON Hace 6 años

Hiru domina nafarrentzat Senior kategoriako Espainiako Badminton Txapelketan

Hiru domina nafarrentzat Senior kategoriako Espainiako Badminton Txapelketan

Joandako asteburuan Balearretako Pollença herrian lehiatua izan zen Senior kategoriako Espainiako Badminton Txapelketa. Bertan, bi rakestista nafarrek parte hartu zuten: Azpilagaña BT-ko kideak Oliver Walla eta Luis Antonio Morcillo. 

Lehenak urrezko domina lortu zuen hirugarren aldiz jarraian gizonezkoen binakako modalitatean. Palma Badminton Taldeko Henrick Walhstron bere bikotekidea izan zen. Arrakastak meritu handiagoa du Oliver lesionatu zelako lehenengo jokoaren amaieran. Ezkerreko muskulu bikineko mina izan arren, estrategia moldatu egokitu zuten Jesús Gómez eta José Carlos Padilla gaindituz. 

Banako lehian, Walla multzoen fasetik pasatu zen baina final-zortzirenetan galdu egin zuen Antonio Mallado sevillarraren aurka 2-1 (14/21; 21/17 eta 21/19). Beste aldetik, binakako mistoan ezin izan zen multzoen fasetik pasa Carola Langrok (Badminton Bellaterra) bikotekidearekin.

Luis Antonio Morcillok, bere partez, brontzezko domina bina eskuratu zuen. Banakako lehian final-erdietara iritsi zen. Bertan, gero txapelduna izan zen Víctor Hospital-en aurka galdu zuen lehia handiko partiduan 20/22; 21/12 eta 21/23. 

Binakako torneoan Oliverrek eta Luis Antoniok elkarren kontra jokatu zuten multzoen fasean. Gero,  Morcillok galdu zuen Álvaro Rangilekin (Badminton Salduba) Gómezen eta Padillaren kontra (21/14); (12/21) y (11/21). Bikote hau finalera iritsi zen.

Gauzak horrela, emaitza onak gure ordezkariek protagonizatu zituztenak. Orain pentsatzen ari dira abuztuan Poloniako Katowice herrian izango den Munduko Txapelketan parte hartzeaz.

📸 Más imágenes